Lan Modua

Zurekin hitz egin, zure ideiak eta beharrak gureganatu eta grafikoki irudikatuta errealitate bihurtzen ditugu.

· 1. HARREMANETAN JARRI: Bezeroa Entzun.

  • Lehenik eta behin beharrak identifikatu eta neurketak burutzen ditugu kostu eta konpromisorik gabeko proposamen bat burutzeko.

· 2. AURREPROIEKTUAREN AURKEZPENA: Proposamenak Eman.

  • Kostu eta konpromisorik gabeko aurreproiektu bat aurkezten dugu egin beharreko lanak eskaintzen duen aurrekontu orientagarri bat ezarriz.
  • Gure zerbitzua onartuz-gero eta bezeroaren iritzia kontuan harturik aurreproiektuari aurrera eramaten dugu. Proiektuaren konpromisoa.

· 3. PROIEKTUA: Beharrak Asebete.

  • Planoak gauzatu : distribuzioa, instalazioak eta 3D.
  • Egin beharreko lanaren xehetasunen azalpena. Hala nola, garatu beharreko jardueraren araudiaren justifikazioa.
  • Segurtasun eta osasunaren oinarrizko estudioa.
  • Zehaztasun handiko aurrekontua, gremioei emandako neurketa eta materialen kalitateekin.
  • Gipuzkoako Barne-Diseinatzaileen Elkargo Ofizialean proiektuaren oniritzia.
  • Erakunde Ofizialen beharrezkoak diren baimenak bideratu: obra baimena, aktibitatearen legalizazioa, zabaltze baimena, erabilpenaren aldaketa, etab.

· 4. OBRA BIDERATU: Proiektua Errealitate Bihurtu.

  • Obraren egitea Proiektuaren arabera izan dadin , prozesuaren eta material eta diseinuaren kalitatea kontrolatzen dugu. Gremioen koordinazioa egiten dugu entrega-epea betetzeko.
  • Egunero obra gainbegiratzen dugu edozein ustekaberen aurrean irtenbide bat bilatzeko.

· 5. OBRAREN AMAIERA: Emaitzaz Gozatu.

  • Obra bisita zure baiezkoa eman dezazun.
  • Fakturak bildu eta egiaztatzen ditugu ondoren zuri amateko.
  • Obra amaierako ziurtagiria ematen dugu Gipuzkoako Barne-Diseinatzaileen Elkargo Ofizialaren oniritziarekin eta beharrezkoa izanez-gero Erakunde Ofizialen aurrean aurkezten dugu.